Gizartea -
Bizkaia
64 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute Barakaldoko bere etxean
Antza denez, arrazoi naturalengatik hil da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larrialdi zerbitzuek eta suhiltzaileek 64 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Barakaldoko bere etxean.
Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez, hilotza goizeko 11:00ak pasatxoan aurkitu dute Llano auzoko etxebizitza batean. Antza denez, arrazoi naturalengatik hil da gizona.
Atzo, Udaleko etxez-etxeko laguntza zerbitzuko langile bat gizonezkoaren etxera joan zen, baina ez zion atea ireki.
Iturri horien esanetan, ohikoa zen gizonak atea ez irekitzea. Hori dela eta, gizonezkoaren senitarteko batekin harremanetan jarri ziren; alabaina, ez zuen berarekin hitz egiterik lortu.
Horrenbestez, Udaleko gizarte zerbitzuko langileak larrialdietako langileei eta suhiltzaileei dei egin diete gaur. Barrura sartutakoan, gizonezkoa hilda topatu dute.