Gizartea -
Marketing erasotzailea
Alerta zenbait kanpaina mehatxagarriengatik
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren (DBEB) arabera, datuen babesa segurtasun baldintza bat da, eta bere konplimendua erraza eta doan da.
Erredakzioa
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren (DBEB) zuzendariak, Iñaki Vicuñak, entitate batzuek egiten ari diren kanpaina batez alertatu die gaur saltokiei eta enpresei."Era nahasgarri batean" hauen zerbitzuak kontratatzea eta "beharrezkotzat" jotzen dituzten prestakuntza-ikastaroak egitera eskatzen diote merkataritzari, batez ere enpresa txikiei, eta "Datu pertsonalak Babesteko Legearen konplimenduaz ere aholku ematen diote".
"Marketing erasotzaile eta mehatxagarria duten enpresak eragiten ari diren egonezina eta kezka sortu duen nahaste hau" argitu nahi du Iñaki Vicuñak. Datuen babesaren oinarrizko eskubidea bermea eta aukera bat bezala ere zabaldu nahi du. Enpresentzat segurtasun baldintza bat da, eta bere konplimendua "erraza eta doan da enpresa txikientzat".
Gertakari hau dela eta, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren esanetan, "Kontrolaren Autoritateak ez dute inoiz termino hauetan eskakizunik egiten" eta "Legea betetzeko datuen babesari buruzko prestakuntza-ikastarorik egitea beharrezkoa ez da".