Gizartea -

Gertakaria

16 urteko mutil bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, Gasteizen

Zergatiak ikertzen ari dira oraindik, baina bi gazteak eztabaidan hasi ziren, eta momentu batean, atxilotutakoak labana bat atera eta biktimari bularrean behi sastatu zion.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko mutil bat atxilotu du Etzaintzak Gasteizen, homizidio saiakera egotzita. Labana batekin beste gazte bati bular aldera sastada bat ematen zion unea ikusi zuen agente batek.

Gertakariak apirilaren 17ko, Pazko asteleheneko, arratsaldean jazo ziren, Arabako hiriburuko Duende Pasabidea kalean.

Oraindik ez dakite zergatik hasi ziren bi gazteak eztabaidan, baina une batean, atxilotutakoak labana bat atera eta biktimari bularrean behin sastatu zion.

Lanean ez zegoen eta kotxean zihoan ertzain batek, erasoa ikusi, kotxea gelditu eta erasotzailearengana hurbildu zen. Harrapatu zutela ikusterakoan, korrikan ihes egin zuen.

Biktima anbulantzia batean Gasteizko osasun zentro batera eraman behar izan zuten lesio larriak artatzeko.

Atzo arratsaldean amaitu zuten ikerketa eta 16 urteko mutila lokalizatu, identifikatu eta atxilotu egin zuten, arma zuri batekin homizidio saiakera delitua egotzita.

Epailearen aurrera eraman dute gaur atxilotua, eta adingabeentzako zentro batean sartzea erabaki du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Gizartea Gasteiz Gaurko azken ordukoa