Gizartea -
Istripua
Bost zauritu Kuartangon, hiru autoren artean izandako istripu batean
Zaurituetako bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte ibilgailu barrutik.
Agentziak | Erredakzioa
Guztira bost pertsona, bi emakume eta hiru gizon, zauritu dira AP-68 autobidean, Kuartango (Araba) udalerri parean, Bilborako noranzkoan, izan den trafiko istripu batean. Ezbeharrean hiru ibilgailu egon dira nahasita.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, jazoera 16:10ean gertatu da. Istripuaren eraginez, bost lagunek zauriak izan dituzte eta Gasteizko Txagorritxu eta Santiago ospitaletara eraman behar izan dituzte. Horietako bik, gainera, suhiltzaileek atera behar izan dituzte ibilgailu barrutik.
Ezbeharraren ondorioz, auto-ilarak sortu dira autobideko eskuineko errailean, eta 18:15ean oraindik bere horretan jarraitzen zuten.