Gizartea -

Zazpilanda auzoan

Gasak pozoitutako hiru adingabe ospitalera eraman dituzte Bilbon

Lehenengo informazioen arabera, galdararen akats baten ondoriozko pozoitzea izan daiteke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru adingabeko Basurtuko Ospitalera eraman dituzte larunbat arratsaldean Bilboko Zazpilanda auzoan gasak pozoitu eta gero.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, karbono monoxidoaz pozoitu direla ematen du. Zorigaiztoko gertaera 18:10ak aldera gertatu da, eta zergatia galdararen funtzionamendu okerrean egon daiteke; errekuntza oker egin eta gasek ihes egin dutela uste dute.

Repsol Butanoko teknikariek susmo hori konfirmatu behar dute orain, edo, bestelakorik bada, pozoitzearen zergatia zein izan den argitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea