Gizartea -

Turismoa

Japonia eta Madagaskar, BECeko Expovacaciones azokako protagonistak

Turismoarekin lotutako 209 enpresak izango dute tokia aurten BEC (Bilbao Exhibition Centre) erakustazokan. Estatuko autonomia-erkidego guztietako ordezkariak izango dira bertan.

Expovacaciones turismo azoka. Artxiboko argazkia: EiTB
Expovacaciones turismo azoka. Artxiboko argazkia: EiTB
Expovacaciones turismo azoka. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi eta igandera bitartean Barakaldoko (Bizkaia) BEC Bilbao Exhibition Centre erakustazokan egingo duten Expovacaciones turismo azokaren 38. edizioan, nazioarteko eskaintza zabala izango da eskura, eta Japonia eta Madagaskar izango ditu gonbidatu berezi. Halaber, autonomia-erkidegoetako ordezkariak egongo dira bertan, bisitarien zalantzak argitzeko prest.

Expovacaciones turismo-azokak herrialde bat gonbidatu ohi du urtero, eta antolatzaileek Japonia aukeratu dute aurten, herrialde “exotiko eta erakargarria” baita. Madagaskar ere gonbidatu dute, "ezagutzeko moduko paradisua" baita, Xabier Basañez BECeko zuzendari orokorraren arabera.

BECko zuzendariaren hitzetan, Expovacaciones azokak gero eta harrera hobea du. Turismoarekin lotutako 209 enpresak izango dute tokia aurten Bilbao Exhibition Centre erakustazokan. Besteak bete, nazioarteko bidaia-agentzietako ordezkariak, garraio-konpainiak, erakunde ofizialak, turismoarekin lotutako enpresak, hotelak edota hedabideak izango dira bertan.

Aurtengoa 38. edizioa izango da, eta autonomia-erkidego guztiei buruzko informazioa biltzeko aukera izango dute bertan bisitariek. Estatuko 14 autonomia-erkidego egongo dira aurten BECen ordezkatuta, eta hauek ere bidaliko dituzte ordezkariak euren eskaintzaren berri emateko: Costa Brava, Bartzelonako Aldundia eta Hospitalet (Katalunia), Caceres (Extremadura) eta Soria, Valladolid, Ponferrada eta Merindadeak (Gaztela eta Leon).

Japoniak eta Madagaskarrek toki berezia izango dute BECen, baina eskaintza zabala egongo da: Kuba, Dominikar Errepublika, Argentina, Txile, Portugal, Maroko, Andorra, Frantzia...

Japoniak, gonbidatu gisa, toki nabarmena izango du, eta Asiako herrialde horretako kulturari buruzko azalpenak eta hainbat eskaintzaren inguruko xehetasunak emango dituzte erakustazokan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo EAE BEC albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa