Gizartea -

Washingtonera bueltan

Michelle eta Sasha Obamaren oporrak amaitu dira

Etxera bueltatu aurretik, Michelle eta Sasha Palmara joan dira Espainiako Erregeekin eta Asturiaseko Printzesarekin bazkaldu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelle Obama, Amerikako Estatu Batuetako lehen damak, eta Sasha, haren alaba txikiak, Espainian igaro dituzten oporrak amaitu dituzte. Guztira, bost eguneko egonaldia egin dute Andaluzia aldean.

Goizean Palmara joan dira, Marivent jauregian Juan Carlos eta Sofia erregeekin eta Letizia Asturiasko Printzesarekin bazkaltzera. Elena infanta 13:50 gehitu zaie kafea hartzeko.

Andaluziako gazpatxoa, erreboiloa plantxan, txahalki eskalopinak mostazarekin, arroza perretxikoekin eta Mallorcako ''tumbet''a, guztia Errioxako eta Ruedako ardoak lagunduta.

Erregeak Espainiako ortuetako landareen haziak oparitu dizkio Michelli etxean daukan baratzean landatu ditzan. Erreginak, berriz, eskuz egindako lepokoak eman dizkie Michelle eta Sashari. Malia alaba nagusiarentzat ere beste bat eman die.

Michelle eta Sasha oporretan egon diren bitartean, Barack Obama presidenteak 49 urte bete ditu, abuztuaren 4an hain zuzen. Hori dela eta, Washingtonera iritis bezain laster presidentearekin eta Malia beste alabarekin bilduko dira urtebetetzea ospatzeko.

Obamatarrak iragan asteazkenean iritis ziren Espainiara. Bost egun igaro dituzte Malagako Villa Padierna hotelean; Benahavis udalerrian dagoen bost izarretako luxuzko hotela da, Ritz Carlton katekoa.

Bost egun horietan, Michelle eta Sashak Marbella, Granada, Estepona eta Ronda bisitatu dituzte, hondartzan izan dira eta flamenkoa dantzatzeko aukera ere izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea