Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Arreba urritua hil du eta bere buruaz beste egin, Coruñan

Emakumea bere anaia eta koinatarekin bizi zen gainontzeko auzokideengandik urruti zegoen etxean. Hori dela eta, inor ez zen gertatutakoaz ohartu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

66 urteko gizonak arreba urritua hil eta ondoren bere buruaz beste egin zuen larunbat gauean Bergondon, Coruñan. 75 urteko emakumea anaiaren ardurapean zegoen.

Ikertzaileen arabera, gizonak eskopetaz tiro egin zion arrebari eta horren ostean bere buruaz beste egin zuen euren bizilekuan.

Hildako biak gizonaren emaztearekin batera bizi ziren. Azken hau izan zen, hain zuzen, etxera iritsi eta bi gorpuak aurkitu zituena. Emakumeak auzokoei laguntza eskatu eta larrialdietako zerbitzuei abisua eman zien.

Etxebizitza Sobredaigrexan dago, Guisamoko elizbarrutian, gainontzeko etxeetatik urruti xamar, hori dela eta, gainontzeko biztanleek ez zuten tirorik entzun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea