Gizartea -
2009ko datuak
Hamar taximetrotik batek akatsak zituen EAEn
2.084 taxi daude EAEN eta ikustatutako 219etako 24k akatsak zituzten: 20 taxistek urteko derrigorrezko egiaztapena iraungita zuten eta beste 4k zigilua gaizki jarrita zuten.
Erredakzioa
EAEko lizentzia duten ibilgailuetako taximetroen % 10ek akatsak zituzten, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak aditzera eman duenez.
2.084 taxi daude EAEn eta horiek guztiek, taximetroa zuzen dabilen egiaztatu behar dute urtero ibilgailuen azterketa teknikoko zentroren batean.
Industriak Sailak zaintza kanpaina bat burutu zuen iaz Bizkaiko (11 taxi geltokian), Arabako (4) eta Gipuzkoako (8) zenbait geltoki ofizial nagusietan.
219 taxietako 24k akatsak zituzten
Ikustatutako 219etako 24k akatsak zituzten: 20 taxistek urteko derrigorrezko egiaztapena iraungita zuten eta beste 4k zigilua gaizki jarrita zuten.
Handik hilabete batera, kaltetutako taxilari guztiek euren taximetroetako akatsak konpondu zituzten, lau ezik, hiru Gipuzkoan eta bat Araban.
Arabako taxilariak urteko derrigorrezko azterketa egin nahi ez duenez, zehapen-espedientea ireki dio Industria Sailak. Gipuzkoako hiru taxilariek, aldiz, taxiak azterketa egitera eraman dituzte.