Gizartea -
Espainian
Baliteke etxebizitzaren salneurriak % 75 behera egitea 2050 bitartean
Biztanleriaren zahartzeak eragin negatiboa izango du etxebizitzaren salneurriarengan, txosten baten arabera.
Erredakzioa
Baliteke etxebizitzaren salneurriak Espainian % 75 behera egitea 2050 urtera bitartean. Gauza bera gertatu zen ''Baby boom''-ek eragindako etxebizitzaren salneurriaren gorakadarekin; izan ere, belaunaldi horiek etxeak erosten hasi zirenean horien salneurriak gora egin zuen.
Nazioarteko Ordainketa Bankuko txosten baten ondorioen arabera, datozen 40 urteetarako aurreikuspen demografikoetan Portugalek soilik jasango du eragin bortitzago bat etxebizitzaren salneurriaren gain.
Baliteke Grezian, Alemanian edo Italian ere % 75 behera egitea. Eragina murritzagoa izango litzateke, % 50eko ingurukoa, Irlandan, Kanadan edo AEBetan, txosten horren arabera.
Beraz, "biztanleriaren zahartzeak eragin negatiboa izango du etxebizitzaren salneurri errealarengan".
Dena den, txosten horren ondorioak kalkuluak dira eta ez dira aurreikuspen zehatzak; beraz, baliteke etxebizitzaren salneurriak behera egitea presio demografikoak eraginda, baina aldagarri soziala eta ekonomikoa kontutan izan behar dira ere.
Ildo horretan, 1970 eta 2009 urteen artean etxebizitzen salneurriak Espainian % 300 baino gehiago gora egin zuen eragin demografiko neutro batean.