Gizartea -
Nafarroa
Lau urteko haur bat larri zauritu da auto batek harrapatuta, Allon
Ibilgailuak Alloko Cuesta de Montero kalean harrapatu du mutikoa. Medikuen arabera, umea larri dago.
Erredakzioa
Lau urteko ume batek zauri larriak izan ditu gaur, ibilgailu batek Alloko (Nafarroa) Cuesta de Montero kalean (Izagirre taberna aurrean) harrapatu ondoren.
Ezbeharra arratsaldeko 19:27etan izan da. Nafarroako Larrialdi Agentziak jakinarazi duenez, berehala anbulantzia bat joan da tokira, umea Lizarrako Ospitalera eramateko. Medikuek azaldu dutenez, 3 urteko mutikoa larri dago, eta hankan zauri irekia dauka.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea