Gizartea -

Delitua

Gasteizen lapurretak egin dituen gaizkide bat identifikatu du Ertzaintzak

Martxoaren azken astean, ertzainek gizon bat atxilotu zuten, Ariznabarra, San Martin eta Adurza auzoetan izandako lapurreten erantzulea zela leporatuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko hainbat auzotan lapurretak egin dituen gaizkide bat identifikatu du ostiral honetan Ertzaintzak. Susmagarriari bere eskubideen berri eman dizkiote ertzainek, eta hainbat etxeetan egindako lapurretetan parte hartu izanagatik ikerketapean dagoela esan diote.

Martxoaren azken astean, ertzainek gizon bat atxilotu zuten Gasteizen. Orduan, Ariznabarra, San Martin eta Adurza auzoetan izandako lapurreten erantzulea zela leporatu zioten gizonezkoari. Une horretan, bi lagunekin zegoen, baina hauek ihes egitea lortu zuten, auto batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostiral honetan jakitera eman duenez, gertatutako argitzeko ertzainek ikerketa ireki zuten eta, ostegun honetan, ihes egin zuen gaizkide bat identifikatzea lortu zuten. 45 urteko gizonari bere eskubideen berri eman diote, eta lapurretetan parte hartu duelakoan epailearen aurrean deklaratu beharko duela esan diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba EAE Delituak albisteak Gizartea albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Lapurretak azken ordukoa