Gizartea -
Erlijioa
Ramadana hasi da Euskadiko 30.000 musulmanentzat
Hilabetean musulmanek ezin izango dute ez jan, ez edan, ez sexu harremanik izan egunez.
Erredakzioa
Koranaren arauei jarraituz, Euskadin bizi diren 30.000 musulmanek Ramadana hasi dute gaur 05:18an eta irailaren 9an amaituko dute 23:30ean. Hilabete sakratuan ezin izango dute ez jan, ez edanm,&' || 'nbsp; ez sexu harremanik izan egunez.
Koranak ezartzen duenez, musulman guztiek egin behar dute Ramadana, gaixorik dauden adinekoek eta 15 urtetik beherakoek izan ezik, baraualdiak beren osasuna kalte baitezake.
Haurdun dauden emakumeek jan dezakete. Hilekoa duten emakumeek eta gaixorik daudenek ere egin dezakete, baina egun horiek irailaren 9tik aurrera errekuperatu beharko dituzte.
Musulmanek Ramadana egun batez betetzen ez badute, Koranak bi hilabeteko zigorra inposatzen die eta baraualdiarekin jarraitu beharko dute. Eta 15 urtetik beherako haurrak baraualdia gorde nahi badute, irailaren 8an egin dezakete, eta eguna festa batez amaituz.