Gizartea -

Ikergazte 2017

Euskarazko ikerkuntza bultzatzeko 180 ikertzaile bilduko dira Iruñean

Guztira 122 komunikazio aurkeztuko dira, zientziaren arlo desberdinetan. Hitzaldiak streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

Ikergazte 2015.
Ikergazte 2015.
Ikergazte 2015.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken goiz honetatik ostiralera bitartean 180 ikertzaile bilduko dira Iruñean, nazioartean euskarazko ikerkuntza bultzatzea helburu duen “Ikergazte 2017” kongresuan. Aurreko urteetan bezala, Udako Euskal Unibertsitateak antolatu du zientziari buruzko topaketa. Nafarroako Unibertsitate Publikoan parte hartuko duten ikerlariek haien proiektuen inguruko azalpenak emango dituzte.

Kongresuan, 122 komunikazio aurkeztuko dira guztira, eta, horietatik, zazpi ikerlari Nafarroako Unibertsitate Publikoan lan egiten ari dira.

Ikergazte 2017 kongresuaren hasiera ekitaldian ondorengo pertsonek hartu dute parte: Ramon Gonzalo Garcia (NUPeko ikerkuntza errektoreordea), Nekane Oroz Breton (Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia), Iñaki Alegria Loinaz (UEU-ko zuzendaria) eta Miren Josu Omaetxebarria Ibarra (Ikerkuntza batzordearen koordinatzailea kongresuan).

Gainera, Ikergazte 2017 kongresuan hitzaldiak, sei tailer eta bi mahai inguru izango dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoak jakinarazi duenez. Patxi Salaberri NUPeko katedraduna ere kongresu horretako ikerkuntza batzordearen koordinatzailea da.

Guztira 122 komunikazio aurkeztuko dira (63 ahoz eta 59 poster formatuan), zientziaren arlo desberdinetan. Hitzaldiak streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iruñeko argazkiak EHU albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Zientziaren hedapena zuzenean