Gizartea -
Istripua
Hamar ibilgailuk talka egin dute Hernanin, eta bederatzi lagun zauritu dira
Bi kamioi, bost auto eta hiru furgoneta nahasi dira istripuan, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte zaurituetako batzuk.
Agentziak | Erredakzioa
Bederatzi pertsona zauritu dira arratsalde honetan A-15 errepidean, Hernanin, hamar ibilgailuren artean izandako zirkulazio istripuaren ondorioz. Bi kamioi, bost auto eta hiru furgoneta nahasi dira ezbeharrean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 18:50 inguruan jazo da, Donostiarako noranzkoan.
Zaurituetako batzuk ibilgailuen barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte. Ospitalera eraman dituzte ondoren.
Errepidea gau osoa egon da itxita, orduak behar izan baitituzte ibilgailuak bertatik eraman eta bidea erabat garbitzeko.