Gizartea -

SGAEren datuak

Egunean 209 minutu ikusi zuten telebista euskal herritarrek 2009an

Estatu mailan egunean telebista ikusitako batezbesteko denbora 226 minutu izan zen. Extremaduran ikusi zuten telebista gehien eta gutxien, ordea, Galizian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SGAEko Musikaren, Ikus-entzunezkoen eta Arte Eszenikoen urteroko txostenaren datuen arabera, egunean 209 minutu ikusi zuten telebista euskal herritarrek 2009 urtean batezbestez .

Nafarroan ordea, batazbestekoa216 minutukoa izan zen.

Estatu mailan egunean telebista ikusitako batez-besteko denbora 226 minutu izan zen. Kopuru hori gora egiten joan da 2006 urtetik aurrera.

Extremaduran ikusi zuten telebista gehien (egunean 250 minutu batezbestez) eta gutxien, ordea, Galizian (193 minutu).

Asteko egunei erreparatuz, igandeetan ikusi zen telebista gehien (247 minutu) eta ostiraletan gutxien (217 minutu).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea