Gizartea -
Gipuzkoa
12 urteko mutiko bat zauritu da Zarautzen, sabai-leiho batetik erorita
Patio batean beste mutiko batekin jolasten zebilela, lurretik 5-6 metrora kokatuta dagoen argi-zulo batetik behera erori egin da haurra.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
12-13 urteko mutiko bat zauritu da larunbat honetan Zarautzeko urbanizazio batean, Gipuzkoan, sabai-leiho batetik behera erori ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Nafarroa kaleko patio batean beste mutiko batekin jolasten zebilela, lurretik 5-6 metrora kokatuta dagoen argi-zulo batetik behera erori egin da. Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea