Gizartea -

CAF-Elhuyar Sariak

Zientzia eta teknologia gizarteratzeko lan onenak saritu dituzte

Bakoitzak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat jaso du.

2017ko CAF-Elhuyar sarien irabazleak. Argazkia: Elhuyar
2017ko CAF-Elhuyar sarien irabazleak. Argazkia: Elhuyar
2017ko CAF-Elhuyar sarien irabazleak. Argazkia: Elhuyar

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zientzia eta teknologia gizarteratzeko lan onenek CAF-Elhuyar Sariak irabazi dituzte. Zehazki, euskarazko lan zientifikoak gizarteratzeko ahalegina egiten dutenen lana aitortzea eta proiektu horiek bultzatzea dira sari horien helburu nagusiak. CAF-Elhuyar Sariak banatzeko ekitaldia Donostian izan da.

Dibulgazio-artikulu orokorraren saria Gorka Azkunek irabazi du (Azpeitia, 1982), adimen artifizialari buruzko artikulu batekin. Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria, berriz, Josu Doncelek (Getxo, 1985) eskuratu du, “Sareen arteko komunikazioak bizkortzea: bide optimoa aurkitzen duten algoritmoak” lanarekin.

Bestalde, zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2016an euskaraz sortu eta argitaratutako lan bat nabarmendu dute. Xabier Monasterio (Bilbo, 1959) irrati-esatariak irabazi du sari hori.

Aurten, gainera, sari berri bat izan da lehen sektoreari lotutako lan onenentzat: NEIKER-Tecnalia saria. Mikel Etxeberriak (Beasain, 1994) eskuratu  du saria, “Udara bat ardiekin, senari jarraika” artikuluarekin.

Bakoitzak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat jaso du.

Gainera, 5.000 euroko diru-laguntza bat ere eskaini dute CAF-Elhuyar sariek, zientzia eta gizartearen arteko zubi-lana egiten duten proiektuak bultzatzeko asmoz. Aurten, Armintxe Animazio Taldeak irabazi du, “Armintxe 2017” izeneko proiektuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Zientziaren hedapena zuzenean