Gizartea -

Sutea Galizian

Xuntaren arabera Forlenoseko sutea nahita piztu zen

Horretaz gain, haizearen norabidea aldatzea faktore eragilea izan zela adierazten du txostenak. Sutean bi suhiltzaile hil ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galiziako Xuntaren Nekazal Ingurunearen Sailak argitaratutako txostenaren arabera, Fornelos de Montesen (Pontevedra) piztutako sutea hiru leku desberdinetan piztu zen eta nahita piztutakoa izan zen. Sutean bi suhiltzaile hil ziren. Horretaz gain, haizearen norabidea aldatzea faktore eragilea izan zela adierazten du txostenak. Xuntak bi suhiltzaileen prestakuntza eta Galiziako Gobernuko zerbitzuen prestakuntza babesten du txostenak.

Xuntak herritarrek laguntzea eta suteak pizten dituzten ekintzekin amaitzeko esfortzuak "indartzea" eskatu du.

Lehenengo momentuetan aurreratutako hipotesiak baieztatu dira, sua 22:24etan piztu zen eta suhiltzaileak 22:49etan heldu ziren Forlenosera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea