Gizartea -

A-8an

Atxilotuta kontrako noranzkoan gidatu eta istripu bat eragiteagatik

Gertakaria 02:00ak inguru jazo da, A-8 autobidean, Aieteko tuneletik gertu, Bilborako noranzkoan. Ez da zauritutik egon, baina bidegabeki zihoan gidariak ihes egin du, gelditu gabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek Hernaniko 28 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean bide segurtasunaren kontrako delitu bat leporatuta; Donostiako saihesbidetik kontrako noranzkoan zirkulatu, kolisio bat sorrarazi eta ihes egin zuen.

Gertakaria 02:00ak inguru jazo da, A-8 autobidean, Aieteko tuneletik gertu, Bilborako noranzkoan. Ikerketaren arabera, atxilotua erdiko errailetik zebilen kontrako noranzkoan eta aurrez aurre egin du talka, era egokian zirkulatzen zuen auto batekin. Ez da zauritutik egon, baina bidegabeki zihoan gidariak ihes egin du, gelditu gabe.

Ertzaintzako Gipuzkoako Trafiko Unitateko agenteak istripua gertatu den tokira heldu dira kaltetuak artatzeko; bertan, auto frantziar baten kolpe-leungailua, matrikularekin batera, aurkitu dute. Agenteek, 28 urteko gidaria identifikatu dute eta gizonak, kontrako noranzkoan zebilela eta istripua sortu duela aitortu du. Alkoholemia proban botatako arnasaren alkohol tasa 0,16 miligramo litroko izan da, baimendutako muga baino gutxiago.

Agenteek bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita atxilotu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea