Gizartea -

Gertakaria

Bi kamioi erre dituzte Andoainen eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du

03:30etan piztu da sua, eta kiskalita geratu dira enpresa baten parean zeuden bi ibilgailuak. Herrizaingo Sailak dio nahita eragindako sutea izan dela baina oraindik ez dakite kale indarkeria den.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi kamioi erre dituzte Andoainen eta ia erabat kiskalita geratu dira, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Ertzaintzak ikerketa abiatu du kale indarkeria kasu bat izan ote den argitzeko, sua nahita eragin dela behintzat baieztatu dute eta.

Aipatu iturriek zehaztu dutenez, 03:30ak aldera piztu dute sua. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira baina ezin izan dute ia ezer egin, eta kiskalita geratu dira bi ibilgailuak.

Kamioiak enpresa baten parean zeuden aparkatuta, GI-131 errepidearen alboan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea