Gizartea -

Asteazkenean desagertu zen

Gaubean desagertutako ertzainaren bila aterako dira gaur senideak

Ertzaintzak ikertzen jarraituko du eta datu zehatzagoak dituztenean ekingo diote berriro 47 urteko gizonezkoa bilatzeari. Alabaina, senideak eta lagunak atzo bezala gaur ere aterako dira haren bila.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteazkenean Gaubean desagertu zen 47 urteko ertzaina bilatzeko lanak bertan behera uztea erabaki du Ertzaintzak, datu berriak izan artean.

Ikertzen jarraituko dute, baina azken egunotan egindako bilaketak emaitzarik eman ez duela ikusita, zantzu berriak izan artean, lanak bertan behera uztea erabaki dute.

Joan den asteazkenean, 22:00ak inguruan, ohartarazi zuen familiak arratsaldean lur-orotako quad batekin mendira joan zela eta, 20:00etarako etxera bueltatzeko asmoa izan arren, ez zela itzuli.

Ordutik, Ertzaintza, Gurutze Gorria eta hainbat boluntario aritu dira haren bila. Ertzaintzak operazioa bertan behera uztea erabaki badu ere, desagertutakoaren senideek eta lagunek, beste hainbat boluntariorekin batera, goizean goiz ekin diote berriro hura bilatzeari.

Senideek eta lagunek jarraituko dute bilatzen

Dena dela, senideek, lagunek eta boluntarioek Gaubea inguruan bilatzen jarraitu zuten atzo goizean goizetik. Udalaren izenean, alkateak laguntza eskatu die herritarrei desagertutako gizonezkoa onik aurkitzeko esperantza dute eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea