Gizartea -
Gertakaria
Lau pertsona ospitalera, Soraluzen karbono monoxidoa arnasteagatik
Gas galdara bateko errekuntza txarrak sortu ei du arazoa.
EITB.EUS
Lau pertsona, tartean bi adin txikiko, ospitalera eraman behar dituzte bart Soraluzeko etxebizitza batean karbono monoxido arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Ezbeharra 00:15ean jazo da, Sagar Erreka kaleko etxebizitza batean. Lau bizilagunak, familia bateko kideak denak ere, ondoezik sentitu dira, eta horietako batek kordea galdu du. Zortzi eta 13 urteko bi ume daude tartean.
Suhiltzaileek egiaztatu ahal izan dutenez, etxebizitzan karbono monoxido kontzentrazio handia zegoen, nonbait gas galdara bateko errekuntza txarrak sortuta.
Familiako lau kideak Mendaroko Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea