Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Donostian bikotekide ohia kalean kolpatzeagatik

Emakumearengandik urruntzeko agindua zuen. Erasoagatik kargu hartu zioten lekukoak mehatxatu eta ertzainak jo zituen.

EITB.EUs

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 48 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Donostian bikotekide ohia kolpatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Erasoa kalean gertatu zen, eta gizonak biktimarengandik urruntzeko agindua zuen indarrean. Gainera, erasoaren lekuko izan eta kargu hartu zioten herritarrak mehatxatu, eta Ertzaintzaren agenteak jo zituen gizonak.

17:00ak aldera, Amara Berri auzotik paseoan zeuden herritar batzuek gizon bat ikusi zuten emakume bat jotzen. Egindakoarengatik kargu hartu zioten, eta gizonak mehatxu egin zien.

Bertaratu ziren ertzainak erasotzailea lasaitzen saiatu ziren, baina honek oso modu agresiboan erantzun zien. Biktimak agenteei esan zienez, ohikoak dira gizonaren jipoiak, eta jazarrita sentitzen da.

Gizonak, bien bitartean, ertzainak iraintzen eta mehatxatzen jarraitu zuen, eta jo ere egin zituen. Hori horrela, atxilotu egin zuten, genero indarkeria eta agintaritzaren kontrako atentatuaren delituak eta urruntze agindua urratzea egotzita. Atxilotu ondoren, Ertzaintzaren autoan kalteak egin zituen.

Astelehen honetan eraman dute epailearen aurrera.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Indarkeria matxista gaur