Gizartea -
Zirkulazioa
Lau lagun zauritu dira bi autok Busturian izandako istripu batean
Biktimetako hiru Galdakaoko ospitalera eraman dituzte eta bestea Gurutzetakora, baina ez dute jakinarazi haien osasun-egoera zein den.
Erredakzioa
Lau lagun zauritu dira gaur goizaldean bi autok aurrez aurre talka egin ostean, Busturian (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra goizaldeko bostetan gertatu da BI-2235 errepidean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, Ford Fiesta batek Mercedesa jo duenean.
Kolpearen ondorioz, lau pertsona zauritu egin dira. Horietako bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte autotik. Zaurituetako hiru Galdakaoko ospitalera eraman dituzte eta laugarrena Gurutzetako osasun-zentrora.
07:25erako ibilgailuak errepidetik kendu eta bidea garbitzea lortu dute.