Gizartea -
NAFARROA
Iruindar gazte batena izan daiteke Argan aurkitutako gorpua
11:00k aldera aurkitu dute gorpua, Santa Engrazia zubiaren alboan. Foru Poliziak ikerketa zabaldu du, gorpua identifikatzeko eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gorpu bat aurkitu dute gaur goizean Arga ibaian, Iruñean, Gipuzkoa etorbidearen parean, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Lehen ikerketen arabera, baliteke gorpua joan den astetik desagertuta zegoen Sanduzelai auzoko 23 urteko mutilarena izatea. Orain arte zabaldutako datuen arabera, 11:00k aldera aurkitu dute gorpua, Santa Engrazia zubiaren alboan. Foru Poliziak ikerketa zabaldu du, gorpua identifikatzeko eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko. Polizia Judizialeko, Foruzaingoko eta Larrialdietarako Zerbitzuetako langileak bertaratu dira gertatutakoa argitzera.
Desagertutako gaztearen familiak joan den astean jarri zuen salaketa.