Gizartea -
Trafikoa
Auto batek su hartu du A-8an, Zierbenan, eta auto-ilara luzeak sortu dira
Kantabriarako noranzkoan gertatu da ibilgailuaren sutea. Gero beste bi istripu izan dira Muskizen eta Abanton, eta auto-ilarak daude oraindik.
agentziak | erredakzioa
Auto batek matxura izan eta su hartu du A-8an, Zierbenan, Kantabriako noranzkoan, eta errepidea itxita egon da zenbait minutuz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Suhiltzaileak bertaratu dira garrak itzaltzera, baina ordurako errepidea itxita zegoen.
16:30 aldera ibilgailua kendu dute bidetik eta bi erreiak ireki dituzte ordu batzuk geroago.
Dena dela, Muskizen eta Abanton izan diren beste bi istripuk egoera zaildu dute, eta gauean ere auto-ilara luzeak izan dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak
Trafikoa
Bizkaia
Barakaldo
Gizartea albisteak
Albisteak
A-8 autobideko istripuak gaur
Abanto Zierbena albisteak