Gizartea -

Zirkulazioa

Lekukoak behar dituzte Bilbon izandako motor-istripu bat argitzeko

27 urteko gazte bat hil zen Deustuko Zubia kalean semaforo bat jo ostean, iragan astelehenean, 08:30ean. Udaltzaingoaren telefono zenbakia: 944 20 50 40.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak herritarren laguntza behar du 27 urteko motorzale baten heriotza eragin zuen istripua argitzeko.

Ezbeharra Bizkaiko hiriburuko Deustuko Zubia kalean gertatu zen. 27 urteko gizonak semaforo bat jo zuen, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, eta hil egin zen jasotako zaurien ondorioz.

Udaltzaingoari daturen bat eman diezaioketenentzako telefono zenbakia jarri dute eskuragarri: 944 20 50 40.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea