Gizartea -
Mugikortasun Jasangarria
Eusko Jaurlaritzak euskal garraioen eredua "aldatu" nahi du
Garraioek eragiten dituzten CO2aren emisioak % 20 gutxitzeko egingo du lan eta auto elektrikoak, motor hibridoak dituzten ibilgailuak edo kutsatzen ez dituztenak (bizikletak adibidez) indartuko ditu.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak "Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) garraioen eredua aldatu eta ingurune eta ekonomia jasangarriaren aliatu bihurtu nahi duen" Mugikortasun Jasangarriaren Plan bat enkantera atera du, Garraioen Sailburuordearen, Ernesto Gascoren, esanetan. Burutzeko urte bateko epea eta 150.000 euro aurrekontua du.
Adierazi duenez, "berrikuste hori beharrezkoa da bai merkantzia bai pertsonen garraioan kostu ekonomikoetan eraginkortasun handiagoa lortzeko", eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokaren helburuak kontutan hartuz, baita "oso altuak diren kontsumo energetikoetan" ere.
Eusko Jaurlaritzak "modernoa, jasangarria eta europarra" den garraio eredua izatea onartzen dituzten politikak eta iniziatibak martxan jartzeko "ardura" du.
Sailburuordearen arabera, Patxi Lopezen Gobernuak garraioek eragiten dituzten CO2aren emisioak "hurrengo hamarkadan % 20 gutxitzeko" egingo du lan. Gaur egun, emisio horiek % 23 dira, energiaren (% 32) eta industriaren (% 22) atzetik.
Gure hiriko eta hiriarteko paisaien elementuak diren eta inguruneko airea eta zarata hobetzera lagunduko duten garraioak sustatu eta indartuko dira. Adibidez, "auto elektrikoak, motor hibridoak dituzten ibilgailuak edo kutsatzen ez dituzten ibilgailuak (adibidez, bizikletak).
Halaber, Gaskok aipatu duenez, "talde-garraio publikoa eta bere intermodalitatea bultzatuko da". Horregatik, Bilboko Metroaren lineen garapena, Donostialdeko Metroa eta Arabako tranbia sistema "helburu utziezinak dira", eta Txartel bakarra sustatuko da.
Gipuzkoako Garraioen Autoritateari dagokionez, "urtearen bukaera baino lehen errealitate bat" izango dela esan du; eta Txartel bakarrari dagokionez, hiru diputazioen (udaletxeak eta Gobernua) artean "EAE osoan txartel bakar batekin ibili ahal izateko ideia" sortuko duen lantalde bat sortu dela. Eta irailean izango da lantalde horretan tarifen integraziora eta Txartel bakarrera bideratuko den dokumentu bat aurkeztuko denean.
Azkenik, Txartel bakarraren ezarpenaren "lehen ikerketak eta lehenengo aurrerapenak" Gipuzkoan ematen ari direla zehaztu du. Bertan, "lehenengo proposamen teknikoak izan daitezke hurrengo urtearen hasieran", eta talde-garraio publikoaren modalitate guztiak barne egongo dira.