Gizartea -

Trafikoa

Zauritu bat kamioi baten eta bi autoren arteko istripuan Erandion

Zauritua autoetako bat gidatzen zuen eta istripuaren ondorioz harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek gaztea kotxetik atera eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gazte bat zauritu da Man markako kamioi baten eta bi autoren, Peugeot 307 baten eta Seat Ibiza baten, arteko istripuan. Ezbeharra Erandion (Bizkaia) jazo da, N-637 errepidean 05:00ak inguru.

Zauritua, autoetako bat gidatzen zuen eta istripuaren ondorioz harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek gaztea kotxetik atera eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Istripuaren ondorioz, errepide horretako hainbat erreil moztuta egon dira, Gurutzetako norabidean, 06:30ak arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea