Gizartea -
Bizkaia
Bi edukiontzi kiskali dira goizaldean Sestaon
Gertaera 02:20ean izan da, bi kaletan. Suteetako batek auto bat kaltetu du.
eitb.eus
Bi edukiontzi erre dira gaur, osteguna, goizaldean Sestao udalerri bizkaitarrean.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionez, gertaera 02:20 aldera izan da, Juan de la Cierva eta Santiago Grassa kaleetan.
Juan de la Cierva kalean, suak ondoan aparkatuta zegoen auto bat kaltetu du.
Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du sua zerk eragin duen argitzeko, baina hipotesi nagusia nahita eragin dutela da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea