Gizartea -

Gertakizuna

Bermeoko arrantzale bat hilda topatu dute Seychelleetan

Gorpuak indarkeria zantzuak ditu. Hildakoa 'Draco' atunontziko sukaldaria zen.

'Draco' atunontzia. Argazkia: Cintranaval-Defcar
'Draco' atunontzia. Argazkia: Cintranaval-Defcar
Bermeoko arrantzale bat hilda topatu dute Seychelleetan

1:29

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko 47 urteko arrantzale bat, Aitor Serrano, hilda topatu dute Seychelleetan, eta gorpuak indarkeria zantzuak ditu, EiTBk jakin duenez. Oraingoz, lapurreta da hipotesi nagusia.

Hilotza portutik gertu aurkitu dute, zuhaitzen artean.

Hildakoa 'Draco' Albacora taldearen atunontziko sukaldaria zen.

Gorpua autobus geltokitik gertu atzeman dute, Victoria hiriburutik bi kilometrora dagoen Ile du Port uharte artifizialean topatu dute, eta Draco atunontziko kideek identifikatu egin dute.

11:15ean (09:15, Euskal Herrian) egin dute hilotzaren aurkikuntza.

Agintariek ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Arrantza