Gizartea -

Heriotza

David Delfin moda diseinatzailea hil da

2016ko urtarrilean antzeman zioten minbiziak jota hil da Malagako diseinatzailea.

David Delfin moda diseinatzailea. Artxiboko argazkia: EFE
David Delfin moda diseinatzailea. Artxiboko argazkia: EFE
David Delfin moda diseinatzailea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Delfin 46 urteko moda diseinatzailea hil da bart Madrilen, 46 urterekin, minbiziak jota.

Hilotza igande honetan eramango dute bere jaioterrira, Rondara (Malaga).

2016ko urtarrilean atzeman zioten minbizia eta apirilean ebakuntza egin zioten, baina ezin zioten garunean zeukan tumoreetako bat kendu. Hori dela eta, tratamenduan egon da azken hilabeteotan.

Espainiako moda diseinatzaile onena izendatu zuten iaz. Uda honetan egin behar zuten golardoa emateko ekitaldia. Bere azken arropa-bilduma Mercedes-Benz Fashion Week-en erakutsi zuen, 2016ko otsailean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia Moda bideoak Gizartea albisteak Kultura Eguneko albisteak