Gizartea -
Egunak zeramatzan hilda
Indarkeria seinaleak dituen gizon baten hilotza aurkitu dute Aian
40 urte inguru dituen gizona da. Ertzaintzak ikerketa bat abian jarri du autopsiaren emaitzen zain dauden bitartean.
Erredakzioa
Partikular batek indarkeria zeinuak dituen gizonezko baten hilotza aurkitu du arratsaldean Aiako paduran, Gipuzkoan, Herrizaingo sailak jakitera eman duenaren arabera.
Aurkikuntza 16:00ak aldera izan da. Gizonak egun batzuk zeramatzan hilda eta, Ertzainak bertako ikerketak amaitu eta jarraian, gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute.
Hasiera batean, hilotza emakume ala gizon batena zen jakitea zaila egin zaie ikerlariei. Baina arratsaldeak aurrera egin ahala, 40 urte inguruko gizon batena zela baieztatu dute.
Autopsiaren emaitzen zain dauden bitartean, Ertzaintzak ikerketa bat hasi du gertatutakoa argitzeko asmoz. Ikerketa isilpeko sumarioan da.