Gizartea -
jazoera
Bilboko itsasadarrera erori den gizonezko bat erreskatatu dute
Gazte batek gertatutakoa ikusi eta uretara egin du jauzi, eta gizonezkoa ur azalean mantendu du larrialdi zerbitzuak iritsi arte.
Agentziak | Erredakzioa
Suhiltzaileek Bilboko itsasadarrera erori den gizonezko bat erreskatatu du igande honetan. Gazte batek gertatutakoa ikusi eta uretara egin du jauzi, eta gizonezkoa ur azalean mantendu du larrialdi zerbitzuak iritsi arte. Segurtasun saileko iturriek jakitera eman dutenez, itsasadarrera erori den pertsonak ez du konorterik galdu.
Jazoera arratsaldeko sei eta erdiak aldera gertatu da Salbeko zubi parean.
Bertaratu diren osasun zerbitzuetako kideek artatu ostean, Basurtuko ospitalera eramatea erabaki dute azterketa sakonagoa egiteko asmoz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea