Gizartea -
Kooperante katalanak
Al Kaidak Magreben egindako bahiketarik luzeena
Albert Vilalta eta Roque Pasqual 267 egun izan dira bahituta.
Erredakzioa
Albert Vilalta eta Roque Pasqual kooperante katalanen bahiketa Al Kaidak Sahara inguruan egindako luzeena izan da. Guztira, 267 egun iraun ditu.
Bahiketa honek bikote austriar batek zuen marka tristea hautsi du. Senar-emazte haiek zortzi hilabete eta zortzi egunez eduki zituzten bahituta Tunisiako hegoaldean.
Al Kaidak Magreben duen taldeak iragan urteko azaroaren 29an bahitu zituen Barcelona Acció Solidaria GKEko kooperanteak. Bahiketa gertatu zen momentuan Senegalera zihoazen laguntza humanitarioa zeraman ibilgailu bateaan
Alicia Gamez, ere beraiekin batera harrapatu zuten baina pasadan martxoaren 10an aske utzi zuten.
Susmo guztien arabera, Vilalta eta Pascual Maliko basamortuko lekuren batean izan dituzte ezkutatuta, izan ere, Al Kaidak herrialde honetan egindako ekintza kopuruak gora egin du nabarmen azken urteetan.