Gizartea -
Bizkaia
Hiru atxilotu Urduñan, legez kanpoko immigrazioa sustatzea egotzita
Legez kanpoko immigranteei Espainiako Estatuan sartzen laguntzen omen zieten, eta bidaiak marihuanarekin eta haxixarekin trafikatzeko baliatzen zituztela leporatu diete.
agentziak | erredakzioa
Guardia Zibilak hiru pertsona atxilotu ditu Urduñan (Bizkaia) legez kanpoko immigranteei Espainiako Estatuan sartzen laguntzea eta droga-trafikoa leporatuta, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.
Guardia Zibilak guztira zortzi lagun atxilotu ditu Afrika iparraldetik Espainiako Estaturako legez kanpoko immigrazioa sustatzea egotzita Bizkaian, Toledon eta Cadizen egindako operazio baten baitan.
Agenteek 200 kilo haxix atzeman dituzte Algecirasen, eta marihuana Bizkaian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea