Gizartea -

Internet

'Zorua laba da', sare sozialetako jolas birtual berria

'Harlem Shake', 'Ice bucket challenge' eta 'Mannequin challenge'ren ostean, aurten 'The floor is lava' ari da han-hemenka zabaltzen, eta badirudi 2017ko moda birtual berria izango dela.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko urteetan 'Harlem Shake', 'Ice bucket challenge' eta 'Mannequin challenge', besteak beste, modak bizi izan ditugu eta, aurten, ez zen gutxiagorik espero: zantzu guztien arabera, 'The floor is lava' (Zorua laba da) behin behineko moda birtual berria izango dela dirudi, sare sozialetan birala izateko hartu duen joera ikusita.

Jolasa zertan datza: pertsona batek (eskuan kamara bat duela) beste bati "zorua laba da" esaten dio eta, hortik aurrea, beste pertsona horrek bost segundo baino ez ditu nonbaitera igo eta "labatik" ihes egiteko.

"Erronka" edo jolas berri hau ez da berria, izan ere, azken urteetan Youtuben argitaratutako bideoak ikus daitezke, eta horietan, oraingoan bezala, jendea edozein lekura igotzen da "urtzen" den zoruaren mehatxuagatik.

Halere, aurten, Instagramen garrantzia handia duten pertsona batzuk, besteak beste, Kevin Freshwater, jolas sinple hau biral mailara igotzen ari dira. Astebete inguruan, Freshwaterrek 'The floor is lava' tituluarekin argitaratutako bideoa 85 milioi bider baino gehiagotan ikusi dute.

Ez da gertatzen den lehen aldia, ez da denbora asko igaro 'Harlem Shake'n dantza zoroa (2013), 'Ice bucket challenge' esklerosiz gaixotutako pertsonen aldeko erronka, ur hotzez betetako ontziekin egindakoa (2014), edo iazko 'Mannequin challenge' (sekuentzian ageri diren pertsona guztiak mugitu ezinik daude) egin zirenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook albisteak Youtube berriak hoy Xeko azken albisteak Sare sozialak gaur Gaurko azken orduko albistea Bideoak Instagram albisteak