Gizartea -
Zirkulazioa
Lau lagun hil dira Salamancan izandako auto-istripu batean
Bi turismok aurrez aurre jo dute elkar eta hildakoez gain, pertsona bat zauritu da, A-62 errepidean gertatutako ezbeharrean.
Erredakzioa
Gutxienez lau lagun hil dira eta beste bat zauritu Carrascal de Barregasen (Salamanca) bi turismok aurrez aurre elkar jo dutenean, A-62 errepidean, Guardia Zibilaren Trafikoko iturriek jakinarazi dutenez.
10:00ak baino lehentxeago gertatu da ezbeharra, aipatu errepideko 347. kilometroan. Suhiltzaileetako, Guardia Zibileko eta 112 Larrialdi Zerbitzuetako kideak bertaratu dira eta helikoptero medikalizatua ere eraman dute zauritua artatzeko.
Oraingoz ez dakite zerk eragin duen istripua eta biktimak nortzuk diren ere ez dute zabaldu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea