Gizartea -

Trafiko istripua

Hiru zauritu Txorierriko igarobidean izandako bi istriputan

Ezbehar biak ia aldi berean gertatu dira Larrabetzu eta Lezama udalerrien artean, Barakaldoko noranzkoan. Istripuen eraginez auto-pilaketa handiak sortu dira inguruan.

Istripua Txorierriko igarobidean
Istripua Txorierriko igarobidean
Tres heridos y retenciones tras dos accidentes en el corredor del Txorierri

1:05

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira gaur goizean N-637 errepidean (Txorierriko igarobidea), 08:30 jo aurretik gertatu diren bi istriputan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dionez.

Zaurituak Galdakaoko ospitalera eraman  dituzte, baina ez dute jakitera eman nola dauden.

Ezbehar biak ia aldi berean gertatu dira Larrabetzu eta Lezama udalerrien artean, Barakaldoko noranzkoan, eta guztira sei ibilgailu nahasi dira, istripu bakoitzean hiru.

Istripuen eraginez auto-pilaketa handiak sortu dira inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Lezama Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Albisteak Zer gertatzen ari da Larrabetzu? Istripua Txorierriko igarobidean gaur