Gizartea -
Renfe
Bilboko trenen ordutegiak udara egokituko dituzte astelehenetik aurrera
Ordutegi berriak, udaldiko eskari bereziari moldatuak, irailaren 10era bitartean egongo dira indarrean.
E. Lotina | eitb.eus
Renfek Aldiriko trenen ordutegiak udaldira egokituko ditu astelehenetik aurrera, konpainiak berak eta Sustapen Ministerioak jakitera eman dutenez.
Ordutegi berriak, Bilbo Aldiriko nukleoa osatzen duten geltokietan kokatutako iragarki errotuluetan aurki daitezke. Geltoki hauek, C1 (Bilbo – Santurtzi), C-2 (Bilbo - Muskiz) eta C-3 (Bilbo - Urduña) lineen parte dira.
Ordutegi berriak, udaldiko eskari bereziari moldatuak, irailaren 10era bitartean egongo dira indarrean.
Halaber, Renfe Aldiriak, gainerako urtean zehar bezala, 'Gau Jaia' trenen zerbitzuen eskaintza izango du udaldiaren ostiral eta larunbatetako gauetan.
Bestalde, udan eskainiko diren ohiko gaueko zerbitzuez gain, Bilboko Aste Nagusian (Abuztua) ospatuko den egunetan tren zerbitzu bereziak eskainiko dira ere.