Gizartea -
Garraioa
Astelehenean udako ordutegi berria ezarriko du Renfek Gipuzkoako trenetan
Ordutegi berriak udako eskarira moldatuko dituzte. Goizez aldiriko trenen zerbitzua murriztuko dute, baina arratsaldez handiagoa izango da trenen joan-etorria.
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoako aldiriko trenen ordutegiak udaldira egokituko ditu Renfek astelehenetik aurrera. Era berean, Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanen harira Lezo-Errenteria eta Irun artean hartutako neurriak aldaketarik gabe indarrean jarraituko dutela jakinarazi du konpainia horrek ohar baten bidez.
Ordutegi berriak udako eskarira moldatuko dituzte. Goizez aldiriko trenen zerbitzua murriztuko dute, baina arratsaldez handitu egingo dute trenen joan-etorria.
Konpainiak azaldu duenez, ordutegia irailaren 10era bitartean egongo da indarrean. Bestalde, Astigarraga-Irun inguruko lanek eragina izango dute uztailaren 10era arte Lezo-Errenteria eta Irun artean eskaintzen dituzten zerbitzuetan. 22:30etik 06:30era, aldiriko trenek ez dute ibilbide hori egingo.
Ondorioz, uztailaren 10era bitartean Irunen aldiriko trena hartu nahi duten pertsona guztiek Euskotrenek Irun eta Pasaia artean eskaintzen duen zerbitzua erabil dezakete.