Gizartea -
Mungian
Gizon bat atxilotu dute bikotekidea leihotik botatzen saiatzeagatik
Emakumearen hitzetan, senarrak tratu txarrak eman eta jipoitu ostean leihotik behera botatzen saiatu da, baina ez duenez lortu ihes egiten saiatu da.
Erredakzioa
Gizon bata txilotu dute Mungian (Bizkaia) bikotekidea hirugarren solairuko etxeko leihotik botatzen saiatu ostean, Harrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Bostak aldera, emakume batek sorospen dei bate egin dio Ertzaintzari; antza denez, senarrak leihotik behera bota nahi zuen. Emakumeak zauriak zituen aurpegian eta eskumuturretan.
Emakumearen hitzetan, senarrak tratu txarrak eman eta jipoitu ostean leihotik behera botatzen saiatu da, baina ez duenez lortu ihes egiten saiatu da.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, leihoaren zati batzuk eta kristalak lurrera erori dira. Minutu batzuk beranduago ustezko erasotzailea atxilotu dute. 25 urteko gizonari emakumeen aurkako indarkeria leporatu diote.