Gizartea -

Araudia

Diskoteken prezioak sexuaren arabera jartzea debekatu nahi du Jaurlaritzak

Emakumeak doan pasatzen uztea horrela gizon gehiago erakartzeko? EAEn ez da legezkoa izango emakumeak amu bihurtzen dituen praktika hori, Jaurlaritzaren proposamen batek aurrera egiten badu.

Diskoteka bat. Artxiboko argazkia: EiTB
Diskoteka bat. Artxiboko argazkia: EiTB
Diskoteka bat. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diskotekek eta aisialdiko gainerako lokalek zeharo debekatuta izango dute Euskadin bezeroaren jatorriaren, arrazaren, sexuaren edo erlijioaren arabera sarreraren prezioa finkatzea. Hala, lokal batzuetan erroturik dauden ohiturekin amaitu nahi dute. Izan ere, dantzaleku eta establezimendu askotan emakumeak doan edo merkeago pasatzen uzten dituzte, horrela gizon gehiago erakartzeko asmoz, amua edo objektu bat bailiran. Ondorioz, arau berria indarrean sartzen denean, arduradunek ezingo dute bezeroen artean inolako desberdintasunik egin.

Neurri hori Eusko Jaurlaritzak onartu nahi duen ‘Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea’ izeneko dekretu-proiektuaren baitan agertzen da. Oraingoz zirriborro bat besterik ez da, eta araua onartu aurretik aldaketak egin daitezke testuan. Dekretua urte amaieran onartzea aurreikusi du Segurtasun Sailak, baina 2018ra arte ez litzateke indarrean sartuko.

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, dekretuaren helburu nagusia berdintasuna errespetatzen ez duen portaerekin amaitzea da. Halaber, onarpen-zerbitzuko langileek (sarrerak egiaztatzen dituzten pertsonek) “gaikuntza espezifikoa” lortu beharko dute euren betebeharra egin ahal izateko. Zehazki, proba teorikoa, praktikoa eta psikoteknikoa gainditu beharko dute gai izateko.

Bestalde, aldaketak egingo dituzte Internet bidezko sarreren birsalmentaren inguruan, azken urteotan “gorakada handia” izan baitute. Sarreraren hasierako balioa % 20 gainditzen ez duten birsalmenten kasuan ez da trabarik egongo. Dena dela, gaikuntza espezifikoa lortu beharko dute jarduera hori egiten duten lokalek.

Ildo horretatik, zirriborroak kontuan du askatasun-printzipioaren eta segurtasun eta bizikidetza-printzipioaren arteko beharrezko oreka “segurtasun- eta higiene-baldintzak eta jarduera horietan eska daitezkeen beste betebehar batzuk zehaztean”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostia argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa