Gizartea -
Nafarroan
Bi lagun zauritu dira auto-istripu batean Baztanen
Zaurituetako bat helikopteroz eraman dute ospitalera, eta bestea, adingabe bat, arin zauritu da.
Erredakzioa
44 urteko gizon bat eta 17 urteko gazte bat zauritu dira beraien 4X4 ibilgailua amildegi batetik erori ostean. Istripua "Napoleon Bidean" gertatu da, Gorramendi errepidetik gertu, Baztanen (Nafarroa).
Istripuaren nondiko norakoak ikertzen ari da Foruzaingoak. Gaztea bere kabuz atera da ibilgailutik eta laguntza eskatu dio beste gidari bati. Dena den, 44 urteko gizona ibilgailuaren barruan harrapatua gelditu da.
Erreskatean Nafarroako Larrialdietarako Agentziako bi helikopterok eta Guardia Zibilaren beste helikoptero batek parte hartu dute. Gizonak kolpe ugari zituen eta Nafarroako Ospitalera eraman dute. Gaztea, aldiz, anbulantzian eraman dute Irungo Eskualdeko Ospitalera.