Gizartea -

Irailean

Berrizek omenaldia egingo die frankismoaren biktimei

Ekitaldi guztien artean, nabarmentzekoa da Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako hobien desehortzeari buruzko erakusketa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrizko Udaletxeak ekitaldi programa batekin omenaldia egingo die frankismoaren biktimei irailean. Horien artean, nabarmentzekoa da Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako hobien desehorzketari buruzko erakusketa.

"Hobiak desehortzen, duintasunak berreskuratzen" erakusketa Kultur Etxean ikusi ahal izango da irailaren 3tik 11ra, eta historialari eta Aranzadiko kidearen, Iñaki Egañaren, hitzaldiarekin batera aurkeztuko da.

Irailaren 10ean, zinegile eta erbesteratuen bilobaren, Jose Luis Peñafuerteren, "Oroimenaren bideak" dokumentala proiektatuko dute. Hurrengo egunean, omenaldiaren ekitaldia egingo dute lore eskaintzarekin eta bertsolariekin.

Aukeratutako data, 1937an Berrizeko alkate ohia, Felipe Urtiaga, eta Jose Agirre udaltzaina fusilatu zituzten egun bera da. Dena den, ekitaldia frankismoaren biktimak, fusilatuak eta baita iheslariak edo espetxeratuak ere gogoratzeko egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea