Gizartea -
Trafikoa
Mikrobus bat irauli da N-637 errepidean, Barakaldon, eta ilarak sortu dira
Bi errei itxi dituzte, Santanderrerako bidean. Mikrobuseko gidaria zaurituta eraman dute San Eloy ospitalera.
EITB.EUS
Mikrobus bat irauli da gaur N-637 errepidean Barakaldon (Bizkaia), Arrontegiko zubia igarota, eta ilara luzeak sortu dira gune horretan, Eusko Jaurlarizako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gidaria ospitalera eraman dute, zaurituta.
Oraindik argi ez dauden arrazoiak tarteko, Santanderrerako noranzkoan zihoan mikrobus batek istripua izan du 07:00ak aldera, eta bidean iraulita geratu da. Bi errei itxi behar izan dituzte Santanderrerako noranzkoan, eta 08:30ean hainbat garabi bertaratu dira ibilgailua bertatik eramateko.
Istripu horren ondorioz, pilaketak sortu dira inguru horretan. Artatzako errepideari, Txorierriko igarobideari eta A-8 autobideari ere eragin die ezbeharrak.
Mikrobuseko gidaria zaurituta eraman dute San Eloy ospitalera.