Gizartea -
Atxiloketak
Eibarko etxe bat miatu dute eduki pedofiloen bila
Eduki pedofiloak zabaltzea egotzita, hamaika lagun atxilotu dituzte Espainiako zazpi probintziatan haur-pornografiaren aurka egindako operazio batean.
Erredakzioa
Atxilotuak web berezi batean sartzen ziren elkarrekin posta elektroniko bidez modu pribatuagoan bat egin eta eduki pedofiloak trukatzeko, agerian utzi gabe.
Sevillako 091 zenbakira egindako dei baten bidez izan zuen Poliziak horren berri, herritar batek web orrialde bateko "gela" baten izena haur-pornografia trukatzeko erabiltzen ari zirela susmatuta salatzea erabaki baitzuen.
Ikertzaileek datuok aztertu zituzten eta webgunean trukatzen ari ziren hainbat argazki lortu zituzten; argazki horietan bi neskatila azpiko arroparekin agertzen ziren.
"Gelako" erabiltzaileei buruzko informazio guztia bildutakoan, hamar miaketa egin zituen Poliziak Bartzelonan, Mataron eta Rubin; Eibarren (Gipuzkoa), Ferrolen (Coruña), Gradon (Asturias), Malagan, Valentzian eta Alcala de Guadarian (Sevilla).