Gizartea -

Mendekotasunak

Adikzioen Euskal Kontseilua sortu dute, elkarteen lankidetzarekin

Eusko Jaurlaritzaren arabera, kontseiluaren garrantzia bere osaeran dago, mendekotasunen aurkako borrokan diharduten gizarte alorreko 63 pertsona bilduko baititu.

Alkohola, mendekotasunetako bat. Argazkia: EiTB
Alkohola, mendekotasunetako bat. Argazkia: EiTB
Alkohola, mendekotasunetako bat. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adikzioen Euskal Kontseilua eratzeko saioa egin dute gaur Gasteizen, Jon Darpon Osasun sailburuaren zuzendaritzapean, eta erakunde horretan parte hartuko duten mugimendu sozialetako 63 pertsonarekin.

Bizimodu osasungarrirako baloreak eta ohiturak sustatzea; prebentzioa; arriskuen murrizketa, eta mendekotasunak dituzten pertsonak artatzea izango dira lan egiteko jarraibideak.

Erakundearen sorkuntzak Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko legean du oinarria.

Adikzioen Euskal Kontseiluaren sorkuntzarekin legeak aurreikusten dituen planifikazio, koordinazio eta partehartze erakunde guztiak eratu dira. "Oinarrizkoak dira bizimodu osasungarriagoa izango duen Euskadi baterantz modu eraginkorrean aurrera egiteko, eta euskal gizarte osoaren inplikazioari esker izan da", adierazi du Darponek.

Gaineratu duenez, kontseiluaren garrantzia bere osaeran dago, mendekotasunen aurkako borrokan diharduten gizarte alorreko 63 pertsona bilduko baititu.

Partehartzaileen artean daude prebentzio eta arreta alorreko erakundeak, droga kontsumitzaileen eta ludopaten elkarteak, adituak eta komunikabide sozialetako ordezkariak.

Kontseiluaren lehenen bileran, Euskadiko Adikzioen VII. Plana izan dute hizpide, horren testua irakurri eta aztertu baitute, aurrerago onartuko dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak gaur Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea