Gizartea -

Ipar Euskal Herria

3.000 ikaslek Baxoaren probak hasi dituzte

Euskaraz bi ikasgai besterik ezin dira egin. Frantsesa 'inposatzen' dela salatzeko, elkarretaratzea deitu dute Angelun.

Baxoaren iazko probak. EiTB
Baxoa. EiTB
Baxoaren iazko probak. EiTB

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi eta ekainaren 22ra bitarte, 3.000 ikaslek egingo dituzte Baxoaren probak Ipar Euskal Herrian. Iparraldeko selektibitate orokorra, teknikoa eta profesionala, alegia.

Ohi bezala, filosofiaren ikasgaiarekin hasiko dira, soilik frantsesez. Euskaraz bi ikasgai (matematika eta historia) besterik ezingo dira egin. Hain justu, "frantsesa inposatu" egiten zaiela salatzeko, elkarretaratzea deitu dute ikasle mugimenduak eta Seaska ikastolen elkarteak. 12:30ean egingo dute bilkura Angeluko Saint-Anne lizeoan.

 

 

Helen Xarriton Etxepare Lizeoko zuzendariaren hitzetan, ez da egia Frantziako Gobernuak azterketak euskaraz ez egiteko emandako argudioa. "Erraten dute ez dela zuzentzailerik, eta hori ez da egia, badira zuzentzaileak, zerrendatuta ditugu", azaldu du.

Proba egokituak eta iruzurren kontrako neurriak

Baxoa proba egokituak daude elbarrientzat, ospitalean edo espetxean direnentzat. Datu ofizialen arabera, eskualdean 7.000 elbarri, 137 preso eta 16 gaixo daude ospitalean.

Horrez gain, iruzurrak saihesteko kontrol neurri zorrotzak hartu dituzte. Hala, sakelako telefonoak atzemateko detektagailuak dituzte, eta nortasuna aldatzen duenarentzat edo galderen berri ematen duenarentzat hiru urteko kartzela zigorra edota 9.000 euroko isuna aurreikusten dute.

Emaitzak uztailaren 5ean jakinaraziko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldea argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa